XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mehatxatu egin zaituzte? - Bai.

Dei anonimo batzu hartu ditut.

Erreportaia Jomeini-ren aurkakoa bada hil egingo nautela esan didate.

- Eta, horiek dira munduari lekzioak eman nahi dizkiotenak?.

- Baina hori ez da okerrena, Fremont jauna.

- Zer gehiago dago?.

- Jinnah-k deitu nau, Cyrus-en Jomeini-ren aurka hitz egin zuen gazteak.

- Bai, oroitzen naiz. Eta zer nahi zuen?.

- Beldurturik zirudien... - Ba Cyrus-en ez zuen beldurtia dela ematen.

- Bai, baina orain zerbaitek edo norbaitek izua sartu dio gorputzean eta bere izena eta egin zizkidan deklarazioak ez aipatzea eskatu dit.

Jarrera horren zergatia eskatu diodanean, ezin diezadakeela azalpenik eman esan dit.

Arthur-ek bere kontrarietatea azaldu zuen: - Hori bai tamala.

Erreportaia batean eritzi ezberdinak erakustea aberasgarria da.

Baina Khosrov doktorea geratzen zaizu.

Alexander-ek tristeki mugitu zuen burua: - Hori ere ez, Fremont jauna.

Jinnah-k bezala Cyrus-en, Newberry bibliotekan sutsuki mintzatu zitzaigun Khosrov doktorea Jomeiniren errejimenaren aurka, giza eskubideak errespetatzen ez direlako, zigor fisikoak ezarri dituztelako eta iraniar gizartea irrazionaltasunak eta fanatismoak kutsatu dutelako.

Beno, ba Khosrov doktoreak telefonoz deitu nau Jinnah-ren eskabide berbera eginez.

- Beraz, ez dago erreportaiarik.

Alexander-en aurpegian aldaketa bat nabaritu zen, tristuratik haserrera iraganez: (...).